Berriro ere, TRGko zuzendaritzak beharrezkoa ikusi du bere
kutxa babestea, gure langabezia-sarietan eskua sartuz, bere merkatu-estrategiarekin
jarraitzeko, hau da, enpresa ahalik eta ekoizpen-ahalmen handienarekin
edukitzea, baina aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea aplikatuta, gu
langabeziara bidali ahal izateko eta SEPEk komeni zaienean gure soldatak
ordaindu ahal izateko.
Eta, berriro ere, kontsultaldi batean gaude, balizko akordio
bat negoziatzen… edo akordiorik gabeko balizko akordio bat.
Izan ere, horretara pasatu gara zuzenean, eta ez zaigu
burutik pasatzen beste aukera batzuk ere, hala nola langileen eta sindikatuen borroka
(argi geratzen ari zaigun zerbait da).
Testuinguru horretan, ikusi dugu nola aurkezten duen
enpresak ABEEaren luzapena, baina azkar esaten digu, ez dutela luzatu nahi
“akordiorik gabeko” akordioa, otsailean sinatu zena, luzapen honek sortzen duen
ABEErako.
DTRGkoei esan diegun bezala, eta guk esan gabe oso ondo
dakiten bezala, akordio hori ederki aplika dezakete luzapen honetan, berriro
ezer sinatu behar izan gabe, aurreko ABEEa ez baita inpugnatu eta luzapen hori,
logika beragatik, ez da inpugnatuko, are gehiago osatzeko baldintzak zabaltzen
badira.
Baina, guk aurreko negoziaziotik nahiko argi geneukan arren,
kontsulta-aldi honetan ikusten ari gara zein den DTRGren benetako interesa
“akordiorik gabeko” akordio horietan.
Aurreko negoziazioan bezala, non erregulazio-egutegiak 15
eguneko aurre-eperarekin aldatzeko ahalbidea atera ziguten (eta aukera izan
zutenean berehala aplikatu zutena), orain badirudi beste zerbait lortu nahi
dutela: abuztuan lan egiteko betebeharra sortzea, beste ABEEan —2023an hasi zena—
sortu ez ziren oporrak berreskuratzeko, edo haiei uko egitea, ordaindu gabeko
baimen bat idatziz eskatuz.
Nahiz eta hori onargarria izan daitekeen belarri batzuentzat
(ez gureentzat), esan behar da neurri hori eta egutegi-aldaketen aurrekoa
inplementatzen doazen neurriak direla, eta behin eta berriz errepikatuko direla
planteatzen den aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bakoitzean,
elkarren artean metatuz.
Iritsiko al litzateke une bat, DTRGk “akordiorik gabeko”
horiek sinatu nahi ez zituena eta esango ligukeena: edo ABEEa sinatuko duzue,
edo osagarririk gabe joango zarete, egutegi aldaketekin, abuztuan lan eginez
oporrak berreskuratzeko eta zerrenda honetara batzen dena?
GUK BAIETZ USTE DUGU.
Are gehiago, DTRG honen asmoa hasieratik hau dela uste dugu,
egunen batean ABEEak sinatu eta onartzeko estrategia gisa. Langileok uko egin
diogu horri orain arte, jakinduria handiz, baina gure aurkako tresnak jartzen
jarraitzen badugu, auskalo iritsiko ote den.
Hori dela eta, ESK-k “akordiorik gabeko” horiei EZETZA
ematea defendatu zuen azken batzar orokorraren bozketan, nahiz eta, hala ere,
batzarraren emaitza errespetatzea erabaki genuen eta “edo denak sinatuko
dituzue, edo ez dago osagarririk” dioen akordio batera gehitzea.
Hori guztia dela eta, gertatzen ari denaz eta, gure ustez,
gerta daitekeenaz informatzen zaituztegu, eta hausnarketa handi bat egiteko eta
etorkizunera begiratzeko eskatzen dizuegu, langileria gisa hartzen ditugun
erabakiek epe luzera izan ditzaketen ondorioak ebaluatuz.
Gaur ESK TRGAren asanblada dugu 15:30etan komite gelan eta
bihar, bilera izango dugu zuzendaritzarekin (teorian kontsulta epea amaitzen
dena).
Negoziazioa oraindik martxan dago, beraz, oraindik denbora
dago gauzak ahalik eta ondoen egiteko.
HORRELA EGIN DADILA ESPERO DUGU ETA, HORELA, EREMU
GEHIAGORIK LAGA EZ DIEZAIOGUN, GUK GERO ETA LANGABEZI GUTXIAGO IZATEAREN ETA
GURE SOLDATETAN MURRIZKETEN ERRUDUN BAKARRARI: TUBOS REUNIDOS ENPRESA.